XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste istripu-mota bat, itsas hondoa jotzea da.

Horixe gertatu zitzaion Exxon Valdezi eta baita Urquiolari ere.

Azken honek, nabigazio-kartan agertzen ez zen hondoko haitz bat jo zuen, eta ondorioz, Estatu Espainolari egotzi zitzaion istripuaren ardura; baita kalte-ordainak ordaintzea ere.

Indemnizazioak 5.500 milioi pezetakoak izan ziren guztira eta 92ko abenduan ordaindu ziren azkenak (istripua gertatu eta 16 urte geroago); Aegean Sea petroliuntziarena gertatu baino hilabete lehenago.

Urquiolak haitz hori aurkitzeko ohorea izan zuenez geroztik, petroliuntziek ez dute Seixo Blanco izeneko kanala erabiltzen.

Harez gero, ekialdeko kanala, edo Punta Herminiakoa erabiltzera behartzen dituzte portutik.

Kanal hori hartzeko maniobratzen ari zela jazo zitzaion istripua Aegean Seari kostaldeko hondoan trabatu eta ondoren, kolpeen ondorioz, hautsi egin zelarik.

KROSKO BIKOITZAREN IRTENBIDEA

Hondoa jotzea da Estatu Batuetan gertatu ohi den istripurik arruntena.

Exxon Valdezen kasuak izan zuen oihartzunaren ondorio den US Oil Pollution Actek beraz, horixe du nagusiki gogoan.

Aktan, horrelako istripuak saihesteko diseinu-arauak ezartzen dira, untziaren luzeraren araberako tarte bat duten bi kroskoen eredua ezarriz.

Normalean, 3 m-ko tartea egokituko zaie petroliuntzi gehienei.

Tarte hori kanpoko kroskoaren eta tangak mugatzen dituenaren artean egongo da.